Martxan da Otamotz.com berritua
Sei urteko ibilbidea egin eta gero, aro berri bati ekingo dio otamotz.eus webguneak. Urretxuko eta Zumarragako albisteak sarean ere euskaraz zabaltzeko asmoarekin sortu zuen ataria Zintzo Mintzo elkarteak, eta urte hauetan, bi herriotako erreferente izatea lortu du. Hainbat hilabetetako berrikuntza lanaren ondoren, gaurtik aurrera ikusi ahal izango da emaitza. Aste honetan, herriko elkarteei aurkeztu diete proiektua, haiek ere, webgunearen parte izatea baita aro berri honetarako helburuetako bat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide