Izuzkitzako tunela bi hilabetez egongo da itxita
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Urretxu-Azkoitia bidegorri zatiko Izuzkitzako tunela bi hilabetez itxita egongo da, segurtasun arrazoiak tarteko. Azaldu dutenez, lur jauzi garrantzitsu bat gertatu da bertan, eta tunela istea erabaki dute erabiltzaileak babesteko. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, konpoketa lanak bi hilabetez luzatuko dira, eguraldiak oztoporik eragiten ez badu. Pasa den larunbataz geroztik dago tunela itxita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide