Antioko interpretazio zentroko ataria
Zumarragako alkateak emandako datuen arabera iaz Antioko ermitara joandako kanpoko bisitarien eta bertakoen batuketa da. «Iaz kanpotar gehiago» egon zela adierazi du, baina ez du zenbatekoa zehaztu.
Antioko Interpretazio Zentroa «datorren udaberrian» inauguratuko duela adierazi du. Inauguraziorako «ez ohiko» arte erakusketa bat iragarri du, baina ez du zehaztapenik egin. Inauguratzeaz batera, zentroan egin duten museoaren eta turismo bulegoaren ateak zabalduko dituzte, baita areto nagusiarenak ere. Udaberrian izango dela bai, baina orain artean ez dago data zehatzik. Taberna eta jatetxea martxan daude aurreko urteko irailetik, baina ordukoa ez zen inaugurazioa izan, irekiera baizik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide