Iazko sari banaketa, Zumarragako Zelai Arizti aretoan
Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak Eskolarteko 26. Bertsopaper lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea martxoaren 1a da, Urretxuko Aizpurunea edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeetan. Lehiaketa eskolen bitartez bideratuko dute.
Hiru maila bereiziko dituzte. A mailan LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Ikasle hauek 2 bertso edo 4 kopla idatzi beharko dituzte, gurasoei sukaldeko lanetan laguntzen ari naiz gaia erabilita. B mailan DBHko 1.eta 2. mailako ikasleek bi bertso idatzi beharko dituzte ondoko gaiarekin: dagoeneko erabat aspertuta nago kontu horrekin. D maila ikasle nagusienen maila da, DBHko 3. eta 4. mailakoak hain zuzen ere. Ikasle hauek gutxienez 3 eta gehienez 5 bertso idatziko dituzte gai librean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide