Jabier Gonzalez erakusketa muntatzen Zelai Arizti kultur etxeko aretoan
Javier Gonzalez (Legazpi, 1961) margolari afizionatua da. Bere kasa artearen historian murgildu da, eta hala hitzetan nola pintzelaren lerroetan aditua da jada. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean bere obraren zati bat zintzilikatu du. Ez da Zumarragan erakusketa egiten duen lehenengo aldia, orain hamar urte inguru Itarte etxean erakutsi zituen bere margolanak. Oraingoan eskulturak ere ikusgai jarri ditu. Erakusketa igandera arte zabalik egongo da.
Bihar Gonzalezi elkarrizketa Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide