2004ko otsailean ikusi zuen argia lehendabiziko Kk´inzona fanzineak, eta ondotik sortu zen izen bereko irrati librea. Azken hau FMko 98.0-n entzuten hasi zela bosgarren urteurrena ere beteko da aurten. Aritz Ormazabal Kk´inzona irratiko kidea da, eta hasieratik hartu du parte proiektu honen garapenean. Berak dioenez, «behar komunikatibo bat zegoela ikusita» hasi ziren ideia lantzen gaztetxean, «kontra-komunikazio bat egitea planteatu genuen, ohiko komunikabideetan agertzen ez zen hori azalarazteko, edo agertzen zena gure ikusteko modutik helarazteko». Fanzinea izan zen proiektuaren lehendabiziko emaitza, «hiru urtetan argitaratu genuen, maiztasun jakinik gabe».
Lehendabiziko pausoak
Gorputza hartzen hasita zegoen komunikazio proiektu hari jarraipena emateko irrati libre bat sortzeko ideiari bueltaka hasi ziren gero. Hala, orain zazpi urte Kk´inzona irratia internet bidez emititzen hasi zen. Garai berekoa da kunkkinzona.net web gunea ere, «internetez emititzeko beharrezko tresna» zelako. Bi urteko esperientziaren ondotik, internetetik uhinera saltoa emateko aukera aztertzen hasi ziren. Internet bidezko irratsaioak oso mugatuak ziren «jende gutxik entzuten zituen, eta konplexua zen emisioarekin bat egitea». Orain bost urtetik Kk´inzona irratia FM-ko 98.0-n entzun daiteke.
Azken bost urteetan «irratia egonkortuz joan da, gauzak beste modu batera egiten ditugu». Kk´inzona proiektu autogestionatua da eta «bazkideek ordaintzen duten kuotaren bitartez eta herrian antolatzen diren beste zenbait ekintzetatik ateratakoaz» finantzatzen da. Hurrengo hitzordu garrantzitsua Kk´inzona Eguna izango da, datorren martxoaren 15ean. Proiektua ezagutzera eman eta bazkide berriak erakartzeko asmoz egingo dena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.