1974an jaiotakoek bazkaria egingo dute
Martxoaren 22an Zumarragako jatetxe batean elkartuko dira 1974an jaiotako urretxuarrak eta zumarragarrak. Bazkaldu aurretik mokadutxoa izango da eta ondoren DJTxemi urretxuarrak musika ipiniko du. Ospakizuna amaitu aurretik afari-merienda bat ere egingo dute. Prezioa 60 eurokoa da. Izena emateko, Eitza tabernara, Tino izozki-dendara, Goxogi gozo-dendara, ATA harategira edo Ur arropa-dendara jo behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide