Herri mailako txapelketan parte hartzen ari diren pilotari afizionatuak Beloki frontoian
Zumarragako Beloki pilotalekuan larunbatero lauzpabost pilota partida jokatzen dituzte afizionatu mailako I. Pilota Txapelketaren baitan. Otsailaren 22an amaiera emango diote ligaxkari, eta Goñiren Omenezkoaren aurreko egunetan final zortzirenak jokatuko dituzte. Aldaketarik ez badago Goñiren Omenezkoa martxoaren 5ean hasiko da. Afizionatu mailako txapelketako final laurdenak, finalerdiak eta finala omenezkoarekin batera egingo dituzte. Partidak astearteetan eta asteazkenetan izango dira, Goñiren Omenezkoaren partiden aurretik. Belokitik esan dutenez, «afizionatuen artean pilota bultzatu nahi dugu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide