Irakurle taldea bilduko da datorren astelehenean
Gaztelaniazko irakurle taldea datorren astelehenean elkartuko da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 18:00etan. Taldearen bilerak berezitasun nabarmena izango du, oraingoan Jose Luis Cancho dinamizatzailearen Lento proceso eleberria irakurrita eramango dutelako. Zelai Arizti kultur etxean hilean behin elkartzen da taldea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide