Pablo Arroyo (Zumarraga, 1956)
Lasa eta Zabala filmaren errodajean parte hartzen ari da. Atzo Zumarragako Euskadi plazan aritu ziren lanean. Eitzaga auzokoa bera, film askotan parte hartu du jada bere autoak, motorrak zein gurdiak uzten; figurante lanak ere egin ditu film askotan. Zinearen munduan ez dabilenean artzain lanak egiten ditu Zerain aldean. Zenbat auto dituen galdetuta ez du erantzun zehatzik ematen, artzain sena ateratzen zaio, eta artzainek ardi kopuruarekin bezalaxe, auto kopurua ezkutatu du Arroyok.
Zumarragan grabatu duten pasadizoan 1983ko urriaren 15ean, Lasa eta Zabala Baionan (Lapurdi) bahitu zituzteneko egunean, Oñatin gertatutako ETAren atentatu baten harira, Galindok eta Elgorriagak Arrasateko ospitalera autoz, gauez, egindako bidaia irudikatu dute. Arrasateko ospitalea Zumarragako La Salle Legazpi eskola izan da. Goardia zibilek eta Gipuzkoako gobernadoreak autoaren irratitik mezu bat jasotzen dute, eta udaletxean geratzen dira –Zumarragakoan pelikulan– telefono dei bat egiteko. Telefonoaren beste aldean norbaitek bi arrain arrantzatu dituztela esaten dio Galindori. Arrainak Lasa eta Zabala dira. Carrillo gidaria da, gerora Galindoren kontrako epaiketan lekuko izango zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide