Sintonia berria eta zikloaren historiaren bideoa dira Martxoan Bertsoak dakartzan berritasunak
Martxoan Bertsoa zikloa hastera doa. 2003tik Urretxu eta Zumarraga bertso topaleku bihurtu ohi du bertso eskolak udaberriaren atarian. Datorren ostiralean Taldekako Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa egingo dute Urretxuko Motz tabernan, 23:00etan. Aurten, txapelketako saio guztien hasieran Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako kideek sortutako sintonia jarriko dute saioa hastera doala adierazteko. Bertso Eskolatik diotenez, «guk geuk ekoitzi dugu, baliabide apalekin egindako lan bat da, baina giroa sortzen lagunduko du». Beste berritasun bat ere badago aurten. Eli Agirrek eta Maialen Torresek Martxoan Bertsoa zikloaren eta Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolaren historia biltzen duen bideoa egin dute. Lana aurki zintzilikatuko dute sarean.
Zikloaren egitarau osoa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide