Mohamed Omar (Gujrat, Pakistan, 1989) apirilean Urretxun martxan jarriko den kriket ikastaroko irakaslea da. Urretxuko udaletxean iaztik lanean dabilen Aniztasun eta Bizikidetza mahaian sortu da ikastaroa antolatzeko ideia. Ekimenaren helburua bikoitza da, batetik kirol hau ezagutzera ematea, eta bestetik kanpotik etorri diren urretxuarren eta bertakoen arteko harremanak sustatzeko gune bat sortzea.
Nolatan sortu da Urretxun kriket ikastaro bat antolatzeko ideia?
Hilean behin elkartzen gara Aniztasun eta Bizikidetza mahaian. Bertan bakoitzak bere ideiak botatzen ditu eta guztien artean eztabaidatzen ditugu. Nik iaz, beste pakistandar batzuekin batera Zumarragako Beloki pilotalekuan kriketean jokatzen genuela azaldu nien, eta jokatzen jarraitzeko leku baten bila genbiltzala. Hortik sortu zen ikastaroaren ideia, kriketa bertakoei erakusteko asmoz.
Noiz eta non antolatuko duzue?
Ikastaroa apirileko igande guztietan izango da, 17:00etatik aurrera. Lizeo aurreko kantxan egingo dugu eta irekia da, haurrak, helduak, neskak, mutilak… eman dezakete izena. Ikastaroak arrakasta badu, nire asmoa aurrerago talde bat osatu eta Azpeitian eta Azkoitian dagoeneko martxan dauden kriket taldeen aurkako partidak antolatzea da.
Nola jolasten da kriketean?
Pakistanen oso kirol ezaguna da kriketa. Bate bat, guk bat deitzen diogun egurrezko makil luze bat eta pilota bat behar dira jokatzeko. Oinarrian, bi taldetan banatuta jokatzen da. Futbolean bezala talde bakoitzak hamaika jokalariri izatea da ohikoena. Talde bakoitzak bere kapitaina du, eta jokoari hasiera emateko txanpon bat botatzen da airera batea jotzen zein hasiko den lehenengo erabakitzeko.
Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.