Osasun tailerrak egingo dituzte bihar Ispillan
Zumarragako Ispilla kiroldegian osasun tailer teoriko praktikoak egingo dituzte bihar. Tailerra barruko txirrindularitzari lotutakoa da, eta sabeleko soinketa hipopresiboari buruzkoa izango da. Martxoaren 28an emango diote segida jarduerari; orduan, bizikletaren gainean posizio osasuntsuak eta horiek lortzeko suspertze-ariketen taula landuko dute. Informazio gehiago eta izen-ematea kiroldegiko harreran egin daitezke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide