Urretxuko Udalak Saharari elkartasuna adieraziko dio
Gaur Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 38. urteurrena beteko da. Hori dela eta Urretxuko Udalak, Hare Haizea elkartearekin batera Saharar herriari elkartasuna adierazteko eta marokoar gobernuaren zapalkuntza salatzeko, udaletxeko balkoian Saharako bandera jarriko duela aurreratu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide