Mintzalagun egitasmoak 10 urte betetzen ditu aurten
Aurten Mintzalagun egitasmoak 10 urte betetzen dituela eta, atzo hasi zituzten ospakizunak egitasmoaren partaideek.
40 bat lagun elkartu ziren mokadu bat hartzeko eta mintza praktikan aritzeko.
Lan pixka bat ere egin zuten, eta aurreko asteetan 10 galderei erantzun behar izan zieten lehiaketa batean parte hartzeko. 13 taldek parte hartu zuten, eta 8 taldek galdera guztien erantzunak asmatu.
Argazkian, lehiaketaren irabazleak sariarekin, KAR taldea (Koldo, Arantxa, Rosa).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide