Datorren igande honetarako, martxoaren 9rako Ostadar Mendi Taldeak Lazkaotik Etxegarate bitarteko mendi ibilaldia antolatu du. Ibilaldi honetan, Olaberriatik igaroko gara, Ojarbi dorretxearen ondotik igaro eta bisitatuko dugun mendikatean diren gainak ezagutuko ditugu, ESPARRU (727 m), ARANTZAMENDI (782 m) eta ATXURBI (968 m). Gainkate horretatik, Aizkorri eta Aralar nabarmentzen dira, beste hainbat mendiren artean. Jose Migel Iztueta -Lazkao-Txiki- ere gogoratuko dugu egindako ibilaldian, idatzitako dosierrean.
Ibilaldia goizekoa izango da, azken urteotan -etxean bazkaltzearren- lehendabiziko ibilaldiak antolatu ditugun bezalaxe. Irteera ordua goizeko 7:30etan izango da (igande goizean), Zumarragako Elizkale kalean, Correos ondoan eta parrokia aurrean kokatzen den autobus geltokitik abiatuta.
Izena emateko Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ekintzen egoitzan izan daiteke aste honetan zehar, edo 943723385 telefonoan (erantzungailuan mezua utziz) edo ostadar@ostadar.org email helbidean mezu bat utziz.
Informazio gehiago (ibilbidea, mapa eta argazkiak) gure webgunean eskuragai:
http://www.ostadar.org
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide