Aldarrikapen kutsua izan du aurtengo martxoaren 8ak ere, eta kalean ospatu dute emakumeek Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eskualdeko ia herri gehienetan ospakizun ekintzak dituzte gaur, eta herri batzuetan, baita datozen egunetan ere. Guztien artan esanguratsueneko bat, ordea, Zumarragako eta Urretxuko udalek urtero banatzen duten Xera saria izaten da. Aurten orain gutxi hil den Nilda Gorveini eman diote Xera saria.
Eguerdian egin dute ekitaldia, Zumarragako udaletxean, eta bertan elkartu dira Gorveinen gertukoenak, bi udaletako ordezkariak, eta herritar ugari. Saria banatu aurretik, baina, bi herrietako emakumeek murala margotu dute eta elkarretaratzea egin dute. Eskualdean egin diren elkarretaratzeetan, gainera, aldarrikapen ugari jaso dituzte emakueek: lan eremuan berdintasuna, abortuaren aldeko hitzak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna…
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide