Eskubide sozialen karta lantzeko bilera gaur
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeko beste bilera bat deitu dute gaurko Urretxun. Hezkuntza eta garapena da landuko duten gaia, eta hezkuntza sistema propio batek eduki beharreko ezaugarriez eztabaidatuko dute, besteak beste. Bilera Aizpurunea kultur etxean izango da, 18:00etan hasita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide