KK´inzona proiektu komunikatiboa taldeak antolatuta KK´inzona Eguna ospatuko dute larunbatean Urretxun, izen bereko irrati librea eta fanzinea herrian zabaltzeko helburuarekin. Alex Areizaga taldeko kideak esan duenez, ohiko egitaraua antolatu dute aurten ere, baina izango da «berrikuntzaren bat edo beste». KK´inzona Eguna batez ere, «ondo pasatzeko» egun bat da, baina orain hiru urtetik hona «irratiko bazkideei urteroko kuota kobratzeko» ere aprobetxatzen dute egun hau. Aurten bildutako dirua «irratiko seinalea hobetzeko antena berri bat erosteko» baliatuko dute.
Larunbaterako egun osko egitaraua antolatu dute. Goizean 11:00etatik 13:00etara zuzeneko irratsaio berezia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazatik. Irratsaio berezia izango da «irratiaren historian bereziak izan diren uneak gogoratuko ditugu, betiko kolaboratzaile eta lagunen parte hartzearekin», dio Areizagak. Irratsaioa gainera, irekia izango da, eta «interesa duten herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta».
Kontzertu sorta gauerako
Irratsaioaren ostean, erredakzio berriaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta ondoren, bazkaria egingo dute gaztetxean. Bazkalostean, aurten ez da bertso desafiorik egongo, baina «bazkalondoa girotzeko sorpresaren bat edo beste» prestatzen ari direla aurreratu du Areizagak.
Arratsaldean kontzertu sortari hasiera emango diote, «19:00etan Magnetico grupo robot, 20:00etan Salda Badago urretxuarrak eta 22:00etan Bertso Tabern taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.