Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken bi kanporaketak jokatu dituzte. Atsuak (Itziar Pildain, Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu), Gabiri 1 (Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbide) eta Gabiri 2 (Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal eta Aitzol Iturbe) taldeek abestuko dute hilaren 28ko finalean.
Hirugarren kanporaketa, ostiralekoa, Urretxuko Fox tabernan jokatu zuten. Udanako Kurbak (Asier Iriondo, Ulises Galdos eta Gorka Azkarate), Botxan Magoa (Beñat Torres, Mikel Iturrioz eta Arkaitz Aizpuru) eta Zazpiko Txikia (Andoni Biain, Aitor Zaldua eta Beñat Idiakez) taldeek parte hartu zuten. Gorka Azkarate antolatzailearen esanetan, «inoizko saio jendetsuena» izan zen eta «umoretik» jo zuen saioak. Unai Kerejeta gai jartzaileak horretan eragina izan zuen.
Debuta egin zuen Arkaitz Aizpururen maila eta Zazpiko Txikia taldekoen tenplea eta plazarako jarrera nabarmendu du Azkaratek. «Jendaurrean oso gutxitan jardun izanagatik, ez ziren kokildu eta maila bikaina eman zuten saio osoan zehar». Azkenean, Botxan Magoa taldeko gazteak nagusitu ziren. Dena den, lehen bi kanporaketetako onenek listoia oso altu jarri zuten eta ez zuten gainditzea lortu. Hala, ez da Foxeko kanporaketako ordezkaririk egongo finalean.
Larunbatean laugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Gabiri 2 (Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal eta Aitzol Iturbe), Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta eta Gorka Santesteban) eta Gabiri 3 (Aratza Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeek parte hartu zuten. Gai jartzaile lanetan, Itziar Etxezarreta aritu zen.
Gabiri 2 taldea nagusitu zen eta, gainera, finalerako txartela lortu zuen. Azkarateren esanetan, agurrak umoretsuak izan ziren eta ondoren «maila handiko» bertso saio bat entzuteko aukera izan zen. «Gabiriako bi taldeek hasieratik erakutsi zuten bere maila eta Atzeko Kaleko Mutilak ere ez ziren atzean gelditu. Bertso on asko entzun genituen eta nabarmentzekoa da Iruretagoienak, Iturbek eta bi Igartzabaldarrek emandako maila».
Saioaren ondoren, beti bezala, barrikotea egin zuten. Bertsolariek eta ikusleek Igartubeitiko sagardo berria dastatzeko aukera eduki zuten. Aurten, Ezkio-Itsasoko haurreskola martxan jarri duten gurasoek eduki dute txotxa irekitzeko ohorea. Sasietak bertso eder batzuk abestu zituen kupela ireki aurretik.
Aste honetan, gaztetxoak
Martxoan Bertsoa txapelketako finala hilaren 28an jokatuko dute Urretxuko gaztelekun. Saioa 23:00etan hasiko da. Lehenago, ostiral honetan bertan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Gaztetxoen Txapelketako kanporaketa egingo dute Zumarragan. 16:30ean txikien saioa egingo dute Zelai Arizti aretoan eta gauean afaria Amalur elkartean. Bertan, gazteen mailako kanporaketa jokatuko dute. Txartelak bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke, 12 euroren truke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.