Ehun ikasletik gora aritu dira tabakoaren inguruko tailerretan
Minbiziaren Aurkako taldeak bultzatuta, tabakoak uzten dituen ondorioen inguruan tailerra egin dute Zumarragan, Urola Garaiko Lanbide Eskolan, eta minbiziaren Aurkako taldeak emandako datuen arabera 104 ikaslek parte hartu dute tailerrean.
Martxoaren 10ean eta 12an egin zituzten tailerrak, nor bere osasunaren jabe nola izan ikasteko. Froga objetiboekin errealitatea adierazi diete ikasleei, eta tabako kontsumoa uztera animatu dituzte.
Tabakoaren kontsumoa dependentzi fisikoarekin lotuta dagoela ikusi dute ikasleek, zigarroak egiteko erabiltzen dituzten hainbat sustantziak, amoniakoak adibidez, nikotina burbuinera eta ahora lehenago iristea ahalbidetzen baitute. Cooximetria probak ere egin dituzte ikasleekin, airean dagoen karbono monoxidoa neurtzeko. Ikasleek duten biriketako ahalmena zein den ere neurtu dute, bakoitzaren biriken araberako adina kalkulatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide