Pentsio duinen alde elkartuta
Duintasuna Gipuzkoako jubilatuen elkarteak batzarra egin zuen atzo Urretxun. Hilero herri ezberdin batean biltzen dira elkartearen helburuez eztabaidatzeko. Bizitza duina bermatzeko gutxienez 1.000 euroko pentsioa izatea, osasungintza publikoa, doakoa, kalitatezkoa, unibertsala eta euskalduna, berdintasuna eta fiskalitate progresiboa eskatzen dituzte, besteak beste. j. zarandona
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide