Bihar Arrazakeriaren Aurkako Eguna dela eta, kulturen arteko pintxo poteoa egingo dute gaur iluntzean Urretxun. Aniztasun eta Bizikidetza mahaiak sustatuko egitasmoa da, eta herriko 22 tabernen parte hartzearekin mundu osoko jakiak dastatzeko aukera izango dela iragarri dute.
Parte hartuko duen taberna bakoitzak munduko herrialde jakin bateko jakiak eskainiko ditu. Guztira hemezortzi herrialde ezberdinetako jakiak izango dira aukeran, aurreratu dutenez. Pintxo horiek guztiak Urretxun bizi diren jatorri anitzeko herritarrek prestatutakoak edo beraiek emandako errezetei jarraituz egindakoak izango dira. Modu horretan, herritarren artean beste gastronomia batzuk ezagutzeko aukera zabaltzeaz gain, kulturen arteko topagune izan nahi du ekimenak. Kulturen arteko pintxo poteoaren lehendabiziko edizioa izango da gaurkoa, baina arrakasta badu, beste taberna batzuetara zabaltzeko asmoa agertu dute antolatzaileek.
Kulturen arteko pintxo poteoa – tabernak
- Alaska. Brasil.
- Anais. Italia.
- Avenida. Maroko.
- Berit. Turkia.
- Buhame. India.
- Denak. Senegal.
- Dublin House. Hungaria.
- Fer´s. Dominikar Errepublika.
- Florida Park. Sahara.
- Fox. Nepal.
- Frontoia. Japonia.
- Goiko Kale. Bulgaria.
- Hankie Hankie. Turkia.
- Hokaba. Senegal.
- Irati. Mexiko.
- Jai Alai. Pakistan.
- Krak. Ekuatore Ginea.
- Laket. Honduras.
- Motx. Maroko.
- Navarro. Portugal.
- Osaba. Pakistan.
- Zona zero. Brasil.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide