Tolosako Santa Maria Musika Kapera abesbatzak igandean kantatuko du parrokian
Jose Luis Villanueva Tolosako Santa Maria Musika Kapera abesbatzako lehendakaria da. Datorren igandean, Zumarragako Andre Mari Jasokundearen parrokiako 12:30eko mezan taldeak eskainiko duen kontzertuaren berri eman du. Bide batez, abesbatzak Zumarragarekin dituen loturak ekarri ditu gogora: Luis Orduña Tolosako koruaren zuzendaria da eta Zumarragako Musika Bandarena, Bidelagun duten organo-jotzaile Jose Luis Egiburu urretxuarra da eta Villanueva bera Urola Garaia Lanbide Eskolako irakaslea da.
Lotura horiek guztiak tarteko, eta Zumarragako Udalaren zein parrokiaren arteko lankidetzari esker igande eguerdiko meza berezia izango da. Villanuevaren iritziko, «musika berezia da, begiak itxi eta sentitu daitekeena». Meza baten baitan ez bada, ez dute kontzerturik eskaintzen; «latinez kantatzen dugu».
Kontzertua 12:30eko mezan izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide