Santxo eta Galarza sartu dira Goñiren Omenezkoaren finalerdietan
Goñiren Omenezkoaren 23. edizioa jokatzen ari da asteotan Zumarragako Beloki pilotalekuan. Dagoeneko final laurdeneko partida guztiak amaitu dira. Senior mailako binakoan Santxo-Galarza bikoteak datorren asteko finalerdietarako txartela lortu du Arrieta-Azpitarte bikoteari irabazi eta gero (22-13).
Lau t’erdiko promesetan Peña garaitu zen Matxinandiarenaren kontra (22-13). Bi partidetan irabazleek beren nagusitasuna agerian utzi zuten. Beloki elkartetik esan dutenez, Santxok eta Galarzak pilota biziena aukeratu, eta «asmatu egin zuten». Peñak, bere aldetik, «erraz» irabazi zion Matxinandarenari. Datorren asteazkenean finalerdiak jokatuko dituzte Belokin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide