Antxiñe Mendizabal euskarazko irakurleekin bilduko da bihar
Euskarazko irakurle taldea elkartuko da gaur iluntzean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Antxiñe Mendizabalen (Zumarraga, 1968) Nire amak ez dauka erremediorik eta Nire alabak ez dauka erremediorik liburuak irakurri dituzte oraingoan. Solasaldia egingo dute bi liburuei buruz, eta bertan Mendizabal egongo da. Idazle zumarragarrak liburu berria argitaratuko du maiatza aldean, printzesei buruzko ipuin ilustratua, hain justu; marrazkiak Maite Gurrutxaga ilustratzaileak egin ditu.
Solasaldia 19:00etan izango da Zelai Ariztin.
Bihar Mendizabali elkarrizketa Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide