101 familik jaso dute gizarte-larrialdiko laguntza iaz, Zumarragan
Zumarragako 101 familik gizarte-larrialdiko laguntzak jaso dituzte. Eskaera egin, eta baldintzak betetzen dituzten %100 dira udalak emandako datuen arabera. 2013an 187 eskaera jaso zituzten, horietatik 177 onartu zituzten, eta familia batek laguntza bat baino gehiago –gastu ezberdinetarako– jaso ahal duenez, guztira 101 familia dira laguntzen onuradunak.
Udaleko gizarte zerbitzuetan iaz jasotako eskaera guztietatik gehienak bertako familiek egindakoak dira, 126. Gutxiengo etnikoen kategorian 11 familiek eskatu zuten laguntza eta immigranteei dagokienez, 40 izan dira eskaera egin dutenak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide