‘Hoy, última función’ antzezlanerako sarrerak
Antzerki Denboraldiaren barruan apirilaren 4an Hoy, última función lana aurkeztuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Itziar Lazkano eta Ramon Barea protagonista dituen antzezlana ikusteko sarrerak erosi ahal izango dira etzi, 12:30etik 13:30era aretoko leihatilan. Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta pertsonako lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide