Haurren duatloia egingo dute apirilaren 6an
Apirilaren 6an haurren duatloia egingo dute Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. I. Duatloia Txikia izena jarri diote, eta 2000 urtetik 2003 urte bitartera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Areizaga-Kalebarren plazatik aterako dira 11:00etan, eta lehenengo itzulian 750 metro bete beharko dituzte korrika, bigarren itzulian 2 kilometro bizikletan eta hirugarrenean 450 metro korrika. Izena eskoletan eman daiteke.
Proba Urola Triatloi taldeak antolatu du. Egun berean Euskal Herriko Taldeko duatloia egitekoak ziren, baina zirkulazioarekin eta ibilbidearekin lotutako arazoak tarteko ez da egingo.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide