Deskargan txandakako pasabidea jarriko dute
Deskargako mendatean GI-632 berria eraikitzeko egiten ari diren lanak direla-eta, by-passa edo txandakako pasabidea jarriko dute bihar eta etzi (apirilaren 1ean eta 2an), goizeko 10:00etatik 16:00etara. Foru Aldundiko iturrien arabera, “gaur egungo errepidean zenbait aldaketa egitea beharrezkoa da” eta lan horiek prestatzeko egingo dute txandakako mozketa. Ohiko bidea aldatu egingo da apirilaren 7tik aurrera eta hilabete eta erdian bide hori erabili beharko dute bertatik pasatzen direnek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide