Antioko interpretazio zentroa ostiral arratsaldean irekiko dute
Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroaren irekiera etzi izango da. Inaugurazio ekitaldia izango zena, irekiera soila izango da azkenean, Europako Legebiltzarreko hauteskundeak ate-joka egonda, ezin delako inaugurazio ekitaldirik egin. Asteburuan museoa zabalik egongo da eta bisitariek doan sartzeko aukera izango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide