Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute etzi Areizaga-Kalebarren plazan
Goierriko hainbat herritan aurkeztu eta gero, Urretxun eta Zumarragan Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi, Areizaga-Kalebarren plazan, 19:30ean. Angel Oiarbide ekimenaren koordinatzaileak egingo du hitzaldia.
Hitzaldira erabakitzeko eskubidearen aldeko gaiaren interesa zein bere atxikimendua agertu nahi duen oro gonbidatuta dago. 19:30ean aurkezpena egingo dute, 19:40ean Angel Oiarbide koordinatzaileak hitzaldia egingo du, 20:00etan argazkia aterako dute eta amaitu baino lehen Giza Katean parte hartu nahi dutenen izenak hartuko dituzte plazan bertan. Giza Kateak ekainaren 8an Iruñea (Nafarroa) eta Durango (Bizkaia) lotuko ditu erabakitzeko eskubidearen alde, eta helburua lortzeko 50.000 lagun behar dituzte bata bestearen ondoan eskutik heldu daitezen.
Ekimenari buruzko informazio gehiago bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide