Erostarbe urretxuarra Goñiko finalean sartu da
Goñiren Omenezkoaren senior binakako finalean Erostarbe urretxuarra sartu da, Artola bikotekidearekin sailkatu da. Lau t’erdiko promesetan Olaizola eta Hernandez neurtuko dira datorren asteazkenean. Finaletako lehenengo partidan Herriko Txapelketaren baitako azken norgehiagoka izango da, 18:30ean: Antia-Oliveira eta Urretabizkaia-Pueyo.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide