Eitzaga auzoko bizilagunek festa egingo dute igandean, Zumarragan
Zumarragako Eitzaga auzoan jatorria duten 222 lagun elkartu egingo dira igandean. Lehenengo hitzordua 11:00etan daukate auzoko San Gregorio ermitan. Han meza izango da eta ermitan bertan argazki zaharren erakusketa egingo dute.
Erakusketan auzoko 60 bat irudi erakutsiko dituzte, panoramikoak zein auzotarren argazkiak. Auzotarren artean bildu dituzten argazkiak dira. Meza ondorengo solasaldia eta gero, autobus batek Etxeberri jatetxera eramango ditu auzotarrak, eta han zain izango dituzte auzoko edadetuenak. Bazkalostean 90 urtetik gorakoei omenaldia egiteko asmoa daukate antolatzaileek.
Eitzaga auzoan bildu ziren zumarragarrak basotik jaitsi eta errekaren arroan hirigunea sortu zutenean, XV. mende amaieran.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide