Liburuak plazara aterako dituzte bihar goizean
Apirilaren 23an egin zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira liburu azoka egingo dute bihar Areizaga-Kalebarren plazan. Mahaiak egokituko dituzte bertan, nahi duenak bere liburuak saldu, trukatu edo oparitzeko. Aresti liburu dendak ere postu bat jarriko du. Azoka goiz osoan zehar egongo da nahi duten herritarrentzat irekita, 11:00etatik 14:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide