Urretxuko eta Zumarragako 500 lagun baino gehiago GI-631 herri opera prestatzen ari dira. Ekainaren 21ean egingo dute, 22:00etan, Gernikako Arbola plazan.
Ekitaldia asteazken arratsaldean aurkeztu zuten, Zelai Arizti aretoan, eta bertan, Edurne Iturbe trikitilariak eta Jon Maia bertsolariak egindako abestia eta abestiaren bideoklipa ere aurkeztu zituzten. Herritar asko hurbildu zen ekitaldira.
Gorka Azkarate bertsolariak egin zituen aurkezle lanak, eta ekitaldia operaren antolaketan parte hartzen ari den jendearen eta herriaren arteko topaketa zela esan zuen.
Ondoren, Gorka Hermosa akordeoilariari eman zion hitza, Hermosa baita egitasmoaren bultzatzaile nagusia. «Wagnerrek esan zuen opera arte guztiak biltzen dituen ikuskizuna dela, eta gurea halakoa izango da», aurreratu zuen.
Operak 14 musika saio eduki ditu eta bataren eta bestearen artean aktoreek istorio bat kontatuko dute. Bi herrietako ia musikari guztiek parte hartuko dute: txalapartariak, txistulariak, trikitilariak, musika bandak, hip hop abeslariak, The Northagirres rock taldeak, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak… Eta guztiek Urretxuko eta Zumarragako konpositoreen lanak joko dituzte: Iparragirre, Belaustegi, Busca Sagastizabal eta Secundino Esnaolarenak, besteak beste.
Operarako espreski abesti bat ere egin dute eta disko bat ere grabatu dute. Abestia Jon Maiak eta Estitxu Sudupek abestu dute. Beste bi bertsio egin dituzte: batean jende gehiagok abesten du eta bestea Aitor Aranguren Kizt-ek egindako remixa da. Diskoa kultur etxeetan eskura daiteke.
Asteazkeneko aurkezpenean, Hermosak eta Azkaratek ez ezik, egitasmoa parte hartzen ari diren beste herritar batzuek parte hartu zuten. Eszenatokira igotzen lehenak Jon Maia, Edurne Iturbe, Jon Goenaga, Aitor Aranguren eta Estitxu Sudupe izan ziren. Goenagak musika eskolako abesbatza zuzendu du. Maiak letra idazteko orduan bi gauza kontuan izan dituela esan zuen. Bata, Urretxu eta Zumarraga bi herri direla, baina bat eginda daudela. Bestea, bere sentimenduak.
Julen Izagirre logoaren egilea, Josemari Aleman eszenografia arduraduna eta Vanessa Blazquez sare sozialen arduraduna ere taularatu ziren. Izagirrek, logoa egiteko Sobietar Batasuneko karteletan oinarritu dela esan zuen. «Herriaren garaipenak goraipatzen zituztelako» oinarritu da kartel horietan. Irimoko gurutzea ere erabili du, «operan garai ezberdinak lotzen dituelako».
Alemanek eszenografia «eliminatu» duela esan zuen. «Eszenatokian gauza asko gertatzen dira eta ez dago eszenografiarentzat tokirik. Elementu sinboliko gutxi batzuk jarriko ditugu, Irimoko gurutzea adibidez, eta argia erabiliko dugu».
Jon Plazaola gidoilaria, aktorea eta zuzendaria, Iñigo Sbeltza ikus-entzunezko arloaren arduraduna eta Natalia Moragil jantzien arduraduna ere eskenatokira igo ziren.
Plazaolak esan duenez, kontakizuna 2383an kokatu du: mundu mailako gerra baten ondoren, mundua Nazio Handiaren eskuetan dago eta herriek euren izana eta izena galdu dituzte. Urretxuk eta Zumarragak GI-631 izena hartu dute.
Protagonistak (Jon Plazaola eta Barbara Rivas) Irimo mendira igoko dira eta gurutzea aurkituko dute. Gurutzeak 1383ra eramango ditu, eta euren herriak nolakoak ziren ikusiko dute. 2383ra itzuliko dira eta Urretxuren eta Zumarragaren izaerak berresku- ratzen saiatuko dira. Baina istorioko gaiztoa (Joseba Apaolaza) hori ekiditen saiatuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.