Ikasleek Eskolako Agenda 21eko foroa egin dute
Urretxu eta Zumarragako LHko eta DBHko ikasleek Eskolako Agenda 21eko foroa egin dute gaur. Bertan, ikasturte honetan egindako lana aurkeztu dute eta bi herrietako alkateei euren proposamenen berri eman diete.
Ahateei, usoei, eta txolarreei janaria emateak dituen ondorioak azaltzeko kanpaina bat egitea proposatu dute. Arrandegietan sortzen den hondakinak ere kezkatzen ditu. Hori dela eta, bezeroen artean behin eta berriz erabili daitezkeen ontziak banatzea proposatu dute. Azkenik, berdeguneak gehitzeko eta txukun mantentzeko, bertako espezieak landatzeko eta hondakinak sailkatzeko ontziak jartzeko eskatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide