Urretxuko eta Zumarragako 500 lagunetik gora ari dira
Gi-631 izeneko lehen herri opera prestatzeko lanetan. Ekainaren 21ean egingo dute ikuskizuna, baina giroa pixkanaka berotzen joateko asmoarekin, dagoeneko aurkeztu dute abestia, eta horrekin batera, baita bideoklipa ere. Jon Maia bertsolariak egin ditu hitzak, eta Edurne Iturbe trikitilariak jarri die doinua. Abestiaren grabazioan, berriz, Urretxuko nahiz Zumarragako dozenaka abeslarik eta musikarik parte hartu dute.
- Albiste honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide