Veronica Domingok pintura erakusketa irekiko du ostiralean Juan de Lizarazun
Veronica Domingo Alonso margolari gazteak pintura erakusketa irekiko du ostiralean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Inaugurazioa 19:00etan izango da. Alonsok Urretxu eta Zumarragako udalen pintura lehiaketa irabazi zuen iaz. Bere lanak hilaren 25a bitartean egongo dira Urretxun. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide