Igandean kapoeira ikastaroa emango dute Iparragirre plazan
Igandean, 12:00etan, kapoeira ikastaroa emango dute Urretxuko Iparragirre plazan. Ekitaldi hau alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne antolatu dute.
Kapoeira musika eta dantza nahasten dituen Brasilgo arte martzial bat da. Afrikarren ondorengoek asmatu zutela uste da, XVI. mendean. Urretxuko tailerra Tribu Aldeia elkarteko Paranus Silvak emango du.
Zaharrak Berri egitasmoaren baitan beste bi ekitaldi antolatu ditu Urretxuko Udalak. Maiatzaren 29an, 19:00etan, batukada ikastaroa emango dute Iparragirre plazan. Bakoitzak bere instrumentua eraman behar du (zarata egiten duen edozerk balio du). Bukatzeko, ekainaren 5ean, ordu eta toki berean, dantza afrikar ikastaroa egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide