Urolakoak lehenengo triatloian
Urola Triatloi Klubeko kirolariek Senpereko triatloian parte hartu dute, Lapurdin –argazkian Goierri garaiko taldeko atletak Senpereko lakua atzean dutela–. Aurtengo triatloi denboraldiko lehenengo proba izan da. Aurreko asteburu osoan zehar, han bertan, proba ezberdinak izan zituzten aukeran. Distantzia laburreko zein olinpikoko probak bete zituzten Urola Triatloi Klubeko neskek eta mutilek. Korrika, igeriketa eta txirrindularitza uztartuko dituzte datozen hilabeteetan. urola
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide