1948an jaiotakoak Arabara joango dira
1948an jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek Arabara txangoa antolatu dute hilaren 24rako. 09:00etan irtengo dira posta bulegotik. Iruña Okan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren Trespondera joango dira. Bertan, lorategi botanikoa eta monasterioa bisitatuko dituzte. Handik, Gasteizera joango dira. El Portalon jatetxean bazkalduko dute. 21:00ak aldera helduko dira etxera. Parte hartu nahi dutenek Urretxuko Lanas Azkaraten eman behar dute izena, hilaren 20a baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide