Hasi dira musika ikasleen entzunaldiak egiten
Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleen entzunaldiak hasi dira eskolaren egoitzan, Legazpi dorretxean. Gaur, 19:00etan biolin ikasleen txanda da eta bihar biolontxelo ikasleena. Etzi Lucia Otaegi zumarragarrak entzunaldia eskainiko du. Otaegi klarinete jotzailea da eta Musikeneko ikasketa amaierako kontzertuaren aurrerapena egingo du, hain zuzen. Musikeneko piano jotzaile batekin batera joko du Otaegik Legazpi dorretxean, 19:00etan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide