Kale pintura lehiaketa ekainaren 29an izango da
Urretxu eta Zumarragako udalek kale pintura lehiaketa antolatu dute ekainaren 29rako. Euskarriak Urretxuko udaletxeko sarreran zigilatuko dituzte, 09:00etatik 10:00etara. Lanak 13:00etatik 13:30era aurkeztu behar dira, toki berean. Lau sari banatuko dituzte. Irabazleak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu eta bigarrenak 400 euro. Herriko onenak 250 euro eta garaikurra emango dizkiote eta 16 urtetik beherako onenari material artistikoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide