Gazte Bidean-ek Zumaian egonaldia antolatu du
Gazte Bidean-ek, Urretxuko eta Zumarragako nerabeentzako zerbitzuak, Zumaian egonaldia antolatu du 1999 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Uztailaren 15etik 18ra joango dira. Gazte Bidean-en bertan eman behar da izena, hilaren 30a baino lehen. 2003 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat, berriz, udaleku irekiak antolatu dituzte. Uztailaren 7tik 24ra izango dira. Hilaren 30a baino lehen eman behar da izena: goizez Zumarragako kultur etxean eta arratsaldez Urretxukoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide