Igandeko Dantzari Txiki egunera 200 bat haur bilduko dira
Irrintzi dantza taldeak antolatutako Dantzari Txikia datorren igandean izango da. Urtero bezala oraingoan ere Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiekin bat egin du dantzari txikien festak. Irrintzitik jakinarazi dutenez aurtengoan 200 dantzari inguru elkartuko dira Zumarragan. Irrintzi dantza taldeko dantzari txikiez gain Gabiriako Goruntz dantza taldekoak, Legazpiko Korostiko dantzariak, Urretxuko Lurrakoak, Zarauzko Jalgikoak eta Oñatiko Oñatz dantza taldekoak elkartuko dira igandean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide