Irati Auzmendi diseinatzaile urretxuarrak Donostia Fashion Film festibala irabazi du eta udazkenean bere diseinuak jarriko ditu salgai. Bartzelonan (Herrialde Katalanak) ikasi zuen, baina beti oso argi eduki zuen bere herrian lan egingo zuela. Iaz Hamahiru denda ireki zuen Gernikako Arbola plazan.
Zer diozu Donostian irabazi duzun sariaz?
Donostia Fashion Film festibala lehenengoz antolatu dute. Paco Peregrin argazkilariarekin eta Jorge Gil zinemagile legazpiarrarekin lan egitea proposatu zidaten. Gure bideoa irabazle suertatu da. Bertan nik diseinatutako jantziak ikusten dira. Promozio bideo bat da.
Esan al zizuten zergatik jo zuten zuregana?
Batez ere, inguru honetan oso gutxi garelako mutilen arropa diseinatzen dugunak. Bestalde, nire lana gustatuko zitzaiela pentsatzen dut. Egia esan, bertako diseinatzaile guztiok elkar ezagutzen dugu.
Halako ekimen askotan parte hartzen al duzu?
Bai. Kursaaleko Kutxa Kultur Hiria Kubon ere parte hartu nuen. Diseinatzaileok, artistek, ikus-entzunezkoen munduan lan egiten dutenek eta musikariek parte hartu genuen. Halako guztietan egoten naiz, ezagutzera emateko. Herriotan lan egiten dugunontzat, zailagoa da.
Nolatan moda zaletasuna?
Betidanik. Umetan panpinak janzten nituela gogoratzen du. 16-17 urterekin, berriz, kamisetak mozten eta gainean gauzak jartzen hasi nintzen. Zer ikasi erabakitzeko garaia heldu zenean, Bartzelonara joatea erabaki nuen.
Zer moduz bertan?
Bartzelonan oso gustura egon nintzen, baina Moda Diseinu karrera jendeak uste baino gogorragoa da. Lan esko egin behar izan nuen. Gainera, itzultzeko asmoz joan nintzen.
Bartzelonan Euskal Herrian baino lan aukera handiagoa egongo da.
Hala da. Enpresa handiek bertan dituzte euren egoitzak, baina ni etxezuloa naiz.
Non lan egin duzu orain arte?
Praktikak Leire Santillan urretxuarrarekin egin nituen. Ondoren, Londresera joan nintzen ikasketak osatzera eta itzuli nintzenean proiektu txiki bat egin nuen ikaskide batekin. Irailean denda ireki nuen.
Zer eskaintzen duzu bertan?
Diseinu munduan lan egitea oso zaila da. Zerotik hasita nire arropa saltzea oso zaila iruditzen zitzaidanez, marka ezberdinetako arropa saltzen dut. Baina biltegian tailertxoa dut eta datorren udazkenetik aurrera nik egindako arropa salduko dut. Gainera, jantziak egiten ditut enkarguz, ezkontzetarako-eta.
Emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako arropa egiten duzu.
Udazkenean aurkeztuko dudan bilduma emakumezkoena da, baina saria gizonezkoentzat egindako diseinuekin irabazi dut. Dendarako bideragarriagoa ikusten dut nesken arropa. Izan ere, mutilei asko kostatzen zaie dendetara sartzea ezer erosteko beharrik ez badute.
Nolakoa izango da neguko bilduma?
Oso koloretsua. Ilezko hainbat beroki egin ditut. Baita estanpatu biziak dituzten soineko, gona eta goiko jantziak. Neguak ez du zertan iluna izan beharrik.
Urretxu eta Zumarragan jendeak ondo janzten al du?
Batzuek modaren jarraitzaile sutsuak dira eta beste batzuek euren estiloa dute. Azken urteetan aldaketa handia eman da. Jendea lehen baino ausartagoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.