Mirentxin Gidariak Eguna ospatuko dute larunbatean gaztetxean
Larunbatean Mirentxin Gidariak Eguna ospatuko dute gaztetxean. Mirentxin Gidariak presoen senideak kartzeletara hurbiltzen dituen gidari bolondresen elkartea da. Gastuei senideek bakarrik aurre egin ez diezaioten antolatu dute larunbateko festa. Eguerdian bazkaria egingo dute. Orkatza eta menu begetarianoa egongo dira aukeran. Tiketek 12 euro balio dute langileentzat eta 8 euro langabetuentzat. Bazkalostean Jon Plazaolak bakarrizketa saioa eskainiko du. Ondoren, Gartxot koblakariak, Mor More talde zarauztarrak eta Eroa Naizen talde eibartarrak kontzertua emango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide