Aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik
Adinekoen egoitzetan uda parteko aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Uztaileko egonaldiak eskatzeko azken eguna bihar da. Abuzturako egonaldiak maiatzaren 30era arte eskatu daitezke eta irailekoak ekainaren 13ra arte. Eskaerak gizarte zerbitzuen egoitzan egin daitezke, Itarte Etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide