Gure Esku Dagoren elastikoak jaso daitezke
Zabalik dago Gure Esku Dago dinamikaren bulegoa Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. Bulegoan aurkezpenaren egunean eskatutako elastikoak jaso daitezke, eta baita dinamikan parte hartzeko txartelak ere. Bulegoaren ordutegia honakoa izango da: astearteetan eta ostegunetan 18:30-20:30 eta larunbatetan 11:00-13:00.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide